Asteburu honetan baina, inauteriak ondo ospatzeko indarrak batu eta Berio taldea bisitatuko dute. Berio liderra da, hortaz, ez ditu gauzak erraz jarriko. Talde donostiarrak gainera, garaipena lortu zuen bere azken partiduan, beraz, indartsu hartuko ditu antzuolarrak. Partidua zapatuan jokatuko dute 16:00tan.