Herriko txikiek hitzordua dute egubakoitz honetan Hipo eta Tomax pailazoekin. Izan ere, emanaldia eskainiko dute Torresoroan, 17:30ean.
Azkenaldian emanaldi ugari egiten dabiltzan pailazoek euren esperientzia berria kontatuko dute. Izan ere, Tomax aguazilaren eta Hipotolomeo garbitzailearen abenturak izango dira nagusi emanaldian. "Hipotolomeok bizikletaz zihoala istripua izan du, Tomaxek semaforoaren (mesaforoa, Hiporentzat) funtzionamendua esplikatu eta gero, medikuaren kontsultara eramango du senda dezaten; baina Patxi Xiringa sendagilea ez da agertuko. Orduan, Tomax mediku bihurtu eta Hipo osatzen saiatuko da".
Hipo eta Tomaxen emanaldietan ohikoa den moduan, umore, joko, magia, kanta eta jolas bitartez sortutako ordubeteko emanaldi dibertigarria izango da ikusgai. Beraz, herriko txiki zein ez txiki guztientzako abendura izango da egubakoitzean.