Ohikoa denez, dantzariak 10:00etan hasiko dira kaleak alaitzen, tximinoa, hartza eta hezitzailea lagun dituztela, eta 14:30ean izango da herri bazkaria. Helduendako eta umeendako menuak egongo dira. Txartelak gaztetxean, udaletxean eta liburutegian daude salgai, otsailaren 26ra arte; hau da, eguaztenera arte. Prezioei dagokienez, helduek 13,5 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, 10 euro.
Erretiratuen afaria
Inauterietako martitzenean, hau da, martxoaren 4an, afaria egingo dute erretiratuek. Bada, afaltzera joan nahi dutenek izena eman beharko dute datorren astean, hilaren 25ean edo 26an, erretiratuen bulegoan, 16:00etatik 18:00etara. 4 euro ordaindu behar da. Aurten, baina, afariaren ondoren kinan jokatu beharrean dantzaldia egongo dela jakinarazi dute erretiratuen elkartetik. Eta, iaz bezala, afarira mozorrotuta joateko dei egin dute.