Esan bezala, bailarako beste herri batzuetan ere izango dira hitzaldiok, hala, datorren hilean jada, Bergaran izango da hitzaldia Joseba Permach eta Pello Urizarren eskutik. Bertan, Egungo krisiaren aurrean gure proposamen sozio-ekonomikoa izenburupean arituko dira solasean. Hitzaldi hau, martxoaren 20an izango da Bergaran.
Oñatin ere hitzaldiak izango dira martxoko beste egun batzuetan, izan ere, Arantza Urkaregi eta Ander Rodrigezek Balioen krisia eta politika sozialak izango dituzte oinarri eta Ainhoa Beola eta Ino Galparsorok Kutxabanken inguruan hitz egingo dute Kutxabank; banku publiko eta soziala? galderari erantzungo diote.Herritar guztiak gonbidatuta daude hitzaldietan parte hartu eta solasean jardutera.