Erreforma fiskalaren gainean, Antzuolako EHBilduren oharra

Ane Miren Etxeberria 2014ko ots. 14a, 14:00

Antzuolako EHBilduk erreforma fiskalaren aurrean duen iritzia ezagutzera emateko mezua igorri du, ondoren irakurgai, alderdi politikoak bidalitako prentsa-oharra.

"PNV, PP eta PSOEk azken legegintzaldian zehar EHBilduk Gipuzkoan aurrera eramandako erreforma fiskala oztopatu berri dute. EHBilduk aurrera zeraman erreformak, fraude fiskala saihesteko baliabideak ezartzen zituen, eta zerga bilketa justuago baterako oinarriak ezarri, gehien zutenei gehiago ordainaraziz.

PNV, PP eta PSOEk aurrera daramaten kontra-erreforma honek, 26 miloi euroko galera ekarriko dio Gipuzkoako Ogasunari, gehien behar dituztenentzako zerbitzu sozialak ahalbidetzea arriskuan jarriko duelarik, besteak beste. Ildo beretik, urtean 26.000 euro baino gutxiagoko sarrerak dituztenek gehiago ordaindu beharko dute.

Beste behin ere, langileez eta beharrik gehien dituzten pertsonez ahaztu eta aberatsenen zerbitzura ezarritako politikak daramatzate aurrera PNV, PP eta PSOE alderdiek".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak