Baja garrantzitsuekin, Aurrera taldea bisitatuko dute etxekoek

Ane Miren Etxeberria 2014ko ots. 14a, 13:00

Etxeko jokalariek, zazpi partidu jarraian doaz galtzeke. Horietatik ez dituzte asko irabazi, gehienetan berdinketarekin amaitu dutelako, baina garrantzitsuena da aurten estreinatutako maila berri honetan tinko eta seguru jarraitzen dutela Juanina Garairen mutilek. Bihar, zapatua, 16:30tan jokatuko dute Ondarroan.

Pasa den astean banakoarekin amaitu zuten partidua nahiz eta etxekoak aurretik joan ziren. Azkenaldian askotan gertatzen ari zaien kontua da hori. Asteburu honetan aldiz, Aurrera taldea bisitatuko dute, berriz ere etxetik kanpo jokatuko dute beraz. Gainera, hiru bajarekin egin beharko diete aurre Ondarruko jokalariei, izan ere, Josu Zubikaraik, Jon Iturbek eta Iñaki Agirrek ezin izango dute jokatu, Ostadarren aurkako partiduan bosgarren txartel horia ikusi baitzuten hiruek. Beraz, baja garrantzitsuak bai zelaiaren aurrean eta baita atzean ere.

Gazteak ezinean

Gazte mailako futbolariak, Kopako ligaxka jokatzen ari dira azken asteetan eta pasa den zapatuan Ikasberriren aurka 1 eta 4 galdu bazuten ere hirugarren postuan mantentzen dira oraindik ere. Asteburu honetako partidua irabazi beharrekoa bihurtu da, kopako liga honetan zerbait lortzerik nahi badute behintzat. Gazteek, bihar jokatuko dute, 19:00tan Soraluzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak