Nahiz eta elikagai gutxiago jaso den, kopuru polita Saharara

Ane Miren Etxeberria 2014ko ots. 11a, 10:36

Aurten jasotako elikagaiak, kaxetan sartuta
Aurtengoan elikagai gutxiago jaso da, %10 gutxiago, baina hala ere, kopuru polita bidaliko da Saharara. Izan ere, aurten ere, itxaropena pizteko lana egin da herrian.

Anelkarretik, eskerrak eman nahi izan dizkie herritarrei egindako esfortzuagatik. Izan ere, urtarrila hile zaila izaten dela jakin badakite eta gaur egun "bizi dugun krisiak ez du laguntzen, baina nahiz eta ez izan albiste positiboa, bai da ulertzekoa" adierazi du Jabi Etxaniz Anelkarreko kideak.

Halaber, "eskerrak eman nahi dizkiegu Antzuolako Udala, Antzuolako Herri Eskola eta ondorengo dendei euren laguntzagatik: Aixa, Antzuolako Eroski city eta Kalebarren dendari". Herritarrei ere eskerrak luzatu die euren solidaritateagatik.

Aurtengo datuei dagokionez, elikagai asko batu da herrian;  guztira, 486 kilo. Iaz baino 77 kilo gutxiago dira, baina hala ere, kilo asko dira. Arroza eta dilistak izan dira gehien batu diren elikagaiak. Aurtengoan iaz baino gehiago batu diren elikagaien artean atuna, pasta eta garbantzuak daude, baben bilketa aldiz, aurten ez da horren positiboa izan. Hala eta guztiz ere, 37 kutxa bete dira guztira, iaz baino 4 gutxiago. Elikagai guztiak jada, Saharara bidean daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak