36 urteko errumaniarra da lan-istripuan hildako gizona

Eneko Azkarate 2014ko ots. 7a, 17:45

Basoan lanean ziharduen gizonezko bat hil zen egubakoitzean Antzuolan, Herrizaingo sailak aditzera eman duenez. 36 urteko errumaniarra zen, M.I.T. inizialduna.

Herrizaingo sailaren arabera, bi gizonezko zebiltzan arbolak mozten eta argitzeke dauden arrazoiengatik zuhaitz horietako bat gainera etorri zitzaion langileetako bati. Ondorioz, zuhaitzaren azpian, geldi, mugitu ezinik, geratu zen behargina. Gorlan, Galartza auzoan gertatu zen ezbeharra, 16:00ak aldera.

SOS Deietan abisua jaso eta berehala gerturatu ziren ezbeharraren lekura anbulantzia bi, Zubillagako suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat. Baina, heldu direnerako, ezer gutxi egin ahal izan dute, langilearen heriotza ziurtatzea besterik ez.

Herrizaingo Sailaren arabera, enpresa pribatu batek kontratatutako langileak ziren.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEko bozeramaile Rafaela Romerok "atsekabea" azaldu zuen lan-heriotza horrengatik, eta Lan-Arriskuen Prebentzio Legea "zorrotz" bete dadin eskatu zien "alde guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak