Domekan aldiz, Galartza auzoan ere ospakizuna izango dute, izan ere, Santa Agedaren omenez auzotar zein herritarrak bilduko dira. Hemen ere, Santa Ageda ermitan meza ospatuko da eta ondoren, gerturatutako guztiek hamaiketako goxo batez gozatzeko aukera izango dute. Beraz, asteburuan ere egongo da zer ospatu.