Ikurrinaren aldeko kanpaina dela eta, alkatearen mezua

Ane Miren Etxeberria 2014ko ots. 4a, 09:36

Ikurrinak herriko balkoiak jantzi ditu.
Udaletxean Espainiako bandera jartzeko derrigortasunaren ondoren, ikurrinaren alde eginiko kanpainaren inguruan mezua bidali du Inma Beristain alkateak. Ondoren irakurgai Udaletik bidalitakoa:

"Espainiako banderaren ezarpena zela eta, gurea dena aldarrikatuz urtarrilean zehar etxeetako balkoietan ikurrina ezartzeko deia egin genuen. Ikurrinaz josia eduki dugu Antzuola azken hilabetean, modu honetan, Espainiako banderaren ezarpen derrigortuari aurkakotasun garbia erakutsi diogularik.

Gogorarazi nahi dugu, urtarrilaren 10eko ekitaldian adierazi bezala, gure herria sortzen, alorrez alor, auzolanean, egindako pausu bakoitza dela Ikurrinari egin geniezaioken omenaldirik onena. Bide horretara biltzera animatzen zaituztegu guztiok".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak