Hitzaldian kontatuko dutenaren laburpena, hau da: "25 egunetan Argentina, Txile eta Brasil ikusi genituen. Usuhaian en hasi eta Patagoniatik gora, Perito Moreno, Torres del Paine, Fitz Roy, Calafate... ikusi genituen. Ruta 40 (1000 Km) bide mitikoa ere egin genuen 4 X 4 batean Barilotxeraino. Handik, Argentina mendebaldetik ekialdera zeharkatu genuen, Puerto Madryn-era baleak eta pinguinoak ikusteko asmoz. Bukaera aldera Brasilera joan ginen eta Iguazu-ko ur jausietaz disfrutatzeko aukera izan genuen.
Bidaia bukatzeko Buenos Aires eta La Platan izan ginen eta Bergarako Bixente Ibarguren bisitatu genuen bertako Euskal Etxean". Hortaz, lehen eskutik zehaztasun gehiago izan nahi duten guztiek hitzordua dute aste honetan.