"Urte asko dira emakumeen berdintasunaren alde lanean. Helburu hori lortzea denon ardura da, bai emakumeena, bai gizonezkoena. Emakumeei umetatik emakume izaten erakusten zaien bezala, gizonezkoei ere gizon izaten erakutsi egiten zaie" diote tailer honetako gidariek. Gizonezkoen jarrera, balio, desio eta jokabide askok "gizon izateko" heziketa modu horiekin dute zerikusia. Eta kontua da ea gizonentzako gizon eredu jakin batean bizitzea gustukoa den, horregatik ondorengo galderei erantzungo diete tailerrean: Gizon jantziaren barruan bizitzea gustukoa dut? ohikoa da gizonak deseroso sentiarazten duten gizontasuna erakustera behartuta egotea? Hau guztia eta gehiago landuko dituzte modu parte hartzaile batean eta tresna ezberdinen bitartez. Dinamizatzaile lanetan On:Giz Elkarteko kide bat izango da Olaranen.
Izen-ematea
Esan bezala, tailer hau, Olaranen izango da otsailaren 8an 10:00etatik 14:00etara. Baina aurretik, izen eman behar da udaletxean. Horretarako Udalera jo beharko dute interesatuek 8:00etatik 14:00ak bitarte. Halaber, Udaletxera deituta, telefono zenbaki honetara dei eginda, izen-ematerik ere egongo da: 943 766 246. Tailerra doakoa izango da, baina beharrezkoa apuntatzea.