Santa Ageda bezperan, abestera aterako dira Anelkarreko kideak eta baita kintoak ere

Urtero hitzorduari huts egin gabe, aurten ere, Anelkarreko kideak kantuan izango dira Santa Ageda bezperan. Herriko plazan elkartuko dira 18:30etan, kale eta txoko guztiak kantuz girotzeko asmoz.

Batutako diruarekin gainera, Kongo eta Senegalen aurrera eramaten dabiltzan proiektuei bultzadatxo bat emango zaie. Beraz, herritar guztiak gonbidatuta daude elkarrekin abestera.

Kintoak ere kantuan

Aurtengo kintoak ere abestera aterako dira Santa Ageda bezperan. Gazteak, 6:00tan elkartuko dira eta herriko baserri zein kaleetan barrena abesten jardungo dute egun osoz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.