Gazteak eta matxismoa bezalako gaiak landuko dituzte bihar Gaztetxean

Ane Miren Etxeberria 2014ko urtarrilaren 31

Genero berdintasunaren gaia gazteen artean lantzeko beharra ikusita, Udalak Gaztetxearekin elkarlanean, Harremonak egitasmoa eramango du aurrera. Izenak dioen moduan, harreman onak bultzatzea du xede, harreman horizontal eta anitzak sustatzea, alegia.

Bihar izango da lehen saioa Gaztetxean, 10:00tatik aurrera eta bertan, tailer dinamiko eta parte hartzaileen bidez, matxismoa, gazteak. estereotipoak, botere harremanak, zapalkuntza, jeloskortasuna eta beste hainbat gai jorratuko dira. Gazteei zuzendurik dagoen tailerra izango da eta bihar erabakiko dute hurrengo saioak noiz izango diren.

Harremanonak egitasmoa, ArrEManitz kooperatibaren proiektua da eta herri txiki zein eskolatan solasaldiak burutzen dabiltza eztabaida sutsuak eraginez. Egitasmoan parte hartzen duten gazteek, ondo pasatzeaz gain, mundua eraldatzeko norbere buruak aldatu behar duela jasotzen dute irakaspen gisa.

ArrEManitz kooperatibako kideak urte asko daramate halako egitasmoak aurrera eramaten.  Espezialitate desberdinetan adituak diren kidez osatua dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak