Zapatuko hitzorduaz gain, domekan, Lizargaratera irteera izango da, bertan giza-katea egiteko. 9:30etan izango da irteera plazatik. Bertan lepoko zapiak egongo dira salgai 2 euroren truke. Oñati eta Bergaratik ere irteera antolatuta dago, eta herri guztietako jendea elkartuko da 11:00tan Lizargaraten. Behin goian, salda eta txistorra jan eta barrenak berotuta, Lizargarateko Giza Kateari ekingo diote 12:00tan hiru herrietako trikitilarien soinuz girotuta.