Asteburuari begira baina, beste pare bat ekintza antolatu dituzte, biak zapatuan.
Lehena, zapatu goizean izango da. Harremonak egitasmoa aurrera eramango baita Gaztetxean. Harremon, harreman onak esan nahi du eta tailer dinamiko, informatibo eta parte hartzaileetan oinarritzen da. Guztia, gazteak eta indarkeria matxista oinarritzat izanda. Herriko gazteei zuzendurik dagoen ekimena da eta goizeko 10:00etan izango da Gaztetxean. Hemen aurkezpen bideo bat.
Eguna baina ez da hor amaitzen, iluntzerako hainbat kontzertu antolatu baitituzte. Hala, 22:30tatik aurrera, Drop, Criminal remains eta Elvis Caino DJ-a izango dira gaua girotzen.