Gaur astelehen goizaldeko laurak baino minutu batzuk lehenago, furgoneta susmagarri bat ikusi dute Zumarragako ertzain-etxeko agenteek Urretxuko udalerrian. Ertzainek gelditzeko eskatu diote ibilgailuari, baina ihesi atera da. Minutu batzuk geroago, Bergarako mugapeko patruila batek furgoneta hori atzeman du Antzuolako udalerrian, eta bi bidaiariak identifikatu ditu.
Ibilgailuaren barruan sekzio handiko kobrezko mahuka kopuru handia aurkitu dute, bai eta material bereko xafla metalikoak ere; guztia Urretxuko enpresa batean aldez aurretik lapurtuta ustez.