Arteman komunikazio enpresak ekoiztutako eta Iñaki Peña medikuak zuzendutako dokumentala da. Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu. Zer gertatzen da maite dugun hori hiltzen denean? Normala da sentitzen dudana? Noiz hasi behar gara kezkatzen? Eta trabatzen bagara nora jo? Heriotza batek eragiten duen minak (dolus) sortzen dituen hainbat galderen inguruko hausnarketa egiten du lan honek.
Egueneko aurkezpenean, Peña egongo da dokumentalean parte hartu duten kide batzuekin batera eta dokumentala ikusteaz gain, gaiaren inguruan solasaldia egiteko aukera ere egongo da.
Hemen making of-a.