Bikote hauek dira herriko azken fase honetan lehiatuko direnak:
- Sergio Sanchez eta Jabi Berraondo
- Pedro Iglesias eta Joseba Etxabe
- Ion Iturbe eta Mikel Lizarazu
- Joseba Azkarate eta Asier Etxaniz
- Gotzon Gabilondo eta Xabier Alzelai
- Felix Alonso eta Claudio Cabrera
Biharko partidak oso lehiakorrak izatea aurreikusten dira, hala izan baitira guztiak.
Zapatuan txapeldun ateratzen diren bikoteak VI. Euskal Herriko Mus Txapelketan lehiatuko dira. Otsailaren 14, 15 eta 16an herrialdeko kanporaketak izango dira, eta martxoaren 8an izango da final nagusia.