Oposizioak, ezezko botoa eman zuen, argudiatuz, "aurrekontu motz eta izoztua dela. Herriko bizitza eta jarduera murriztua geratzen dela". EAJko bozeramailearen ustez, "festentzako ez dago dirurik, euskararako ere ez, baina zaborrentzako bai. 2011tik atez ateko sistema dago herrian eta ez dugu azterketarik jaso" eta gaineratu zuen, sistema honek herrian zulo ekonomikoa sortzen ari dela: "2011an 3.000 euro inguruko zuloa sortu zuen, 2012an 25.000 eurokoa....guztira 128.000 euroko zuloa sortuko du sistema honek" adierazi zuen. Hala, ezezko botoa luzatu zuten oposizioko bi kideek gaineratuz, "gu gabe ez duzue arazorik aurrekontuak aurrera eramateko". Halaber, euren lana "gobernuaren kontrola" egitea dela gaineratu zuten.
Udal gobernuak bere aldetik, pasa den astean gertatutakoa, "gaizki ulertze baten ondorioa" izan zela adierazi zuen, "ekarpenak egin" behar zituztela ulertu zuten udalbatzarrean, eta hura ez dela leku aproposa horretarako argudiatu zuten, "horretarako batzordeak daudelako".
Aurrekontuak kopurutan
Aurtengoan, 2.526.057 euroko aurrekontua izango du Udalak. Sail bakoitzari dagokionez, kopuru gehiena etxebizitza eta hirigintza sailak izango du hainbat gastu eta inbertsiori aurre egiteko. Hauek dira sail bakoitzeko kopuru zehatzak:
- Ongizatea: 463.384 euro
- Euskara: 41.351 euro
- Hezkuntza: 80.300 euro
- Etxebizitza eta hirigintza: 400.175 euro
- Kultura: 88.492 euro
- Nekazaritza eta ingurumena: 126.601 euro
- Kirola: 48.700 euro
- Gazteria: 24.000 euro
Diru sarrerei dagokionez, aurten, 80.000 euro gutxiago izan dira beraz, "maniobratzeko" aukera gutxi dutela adierazi zuten udalbatzarretik. Herritarrei eragiten dieten zergei dagokionez, %1 igoko dira zergak, herritarrei ahal den eta gutxien eragiteko asmotan.