'Ziklon day' eguna bihar, udal gimnasioan

Ane Miren Etxeberria 2014ko urt. 24a, 09:31
Apirilaren 5ean Oñatin ospatuko den Areto bizikleta maratoia prestatzeko hainbat Master Class zirkuitu antolatu dituzte eta lehena Antzuolan ospatuko da bihar, zapatua. Bertan, ordu eta erdiko klaseak burutuko dira irakasle bikote batekin.

Esan bezala, zapatu honetan Antzuolako Udal Gimnasioan ospatuko da, baina ez da izango Debagoienean ospatuko den bizikleta erronkari aurre egiteko klase bakarra, izan ere otsailaren 8an Arrasaten aukera berri bat izango da eta martxoaren 6an Oñatin. Halaber, otsailaren 22an Legazpiko gimnasioan entrenatzerik izango da eta martxoan 22an Zumarragan. Hortaz, 5 klase prestaketa ona egin ahal izateko.

Entrenatzaileei dagokionez, egun bakoitzean bikote bat arituko da eta beraz, 10 entrenatzaile izango dira lanean 5 egunetan. Hauek dira lantaldeko buruak: Asier Arregi, Asier Peñabad, Oskar Azkarate, Sara Perez, Ane Arando, Xabi Azkarate, Ander Agiriano, Nuria Rodrigez, Angel Zeziaga, Olatz Igartua eta Maier Irazabal.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak