Herriko mus txapelketaren azken bi kanporaketen ondoren, sei bikote sailkatu dira finalerako. Gogor saiatu dira guztiak, eta leia gogorra espero da finalean ere, nahiz eta finalera pasatako sei bikotetatik bik ez duten herrialdekora joaterik izango.
Domekan, hilak 26, jokatuko da herriko finala, 16:30ean, Arin jatetxean.