Zozketatzeko zeuden dortsalek badute jabea

Ane Miren Etxeberria 2014ko urtarrilaren 18a

Antzuolako 8 miliak lasterketarako 10 dortsal zeuden antzuolarren artean zozketatzeko. Bederatzi lagunek eman dutenez izena, bederatziek dute dortsala.

Hauexek dira sarituak: Ander Iturbe, Iñigo Iparragirre, Xabi Mondragon, Iosu Errasti, Izar Urteaga, Bego Oncala, Ion Kortabarria, Unai Uribesalgo eta Gorka Etxezarreta. Halaber, gogoratu lasterketako egunean zein aurreko egunetan, boluntarioak behar direla lan egiteko. Interesatuek antzuolako8m@gmail.com helbidera idaztea besterik ez dute. Izen-emateko epea ere irekita dago eta antolakuntzatik adierazi dutenez, hiru egunetan lasterketan parte hartzeko 200 izen jaso dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak