Finala, hilaren 26an ospatuko da 16:15tatik aurrera Arin jatetxean. Antzuolan txapeldun ateratzen den bikoteak, Euskal Herriko Mus txapelketan hartuko du parte. Otsailaren 14, 15 eta 16an herrialdeko kanporaketak izango dira, eta martxoaren 8an, finala. Herriko kanporaketetan parte hartzen duten bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu eta tabernan izena eman.