Aurtengo kanpainan elikagai hauek jasotzea da helburu: hegaluzea eta sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, lekaleak eta helduentzako pardelak eta konpresak. Produktu hauek eskatzen dira, horiek direlako sahararrentzako elikadura osagarria biltzeko estatu mailan egin den banaketan Euskadiri egokitu zaizkion produktuak.
Iazko datuak
Elkartasun kanpainaren helburu nagusia saharar herriari elikagaiak helaraztea da, Tindufen (Aljeria) errefuxiatutako sahararrek gaur egun jasaten duten elikadura krisiari aurre egiten laguntzeko. Kanpaina hilaren 18ra arte egongo da martxan.
Anelkarreko Jabier Etxanizek emandako datuen arabera, iaz, 40-45 kutxa, eta 560-580 kg jaso ziren. Aurten ere halako kopurua lortzea da helburu eta hori dela eta, herritarrak animatu nahi izan ditu produktuak ematera.
Iaz batutako elikagaiei dagokionez, esan, 63 kilo azukre jaso zirela, 30 kilo atun, 72 kilo pasta, 134 kilo arroz, 20 unitateko 8 konpresa kutxa, 40 kilo baba, 38 kilo garbantzo, 83 kilo dilista, zenbait olio litro... guztira 563 kilo, 2012ko antzera. Urtez urte, jasotakoaren kopuru totala nahiko antzekoa izaten da, iza ere, 2011ean 504kilo bildu ziren, baina 2012an 564 eta 2013an 563.