Kanporaketak ez dira amaitu. Oraingo astean beste bi jokatuko dira. Egubakoitzean, hilak 17, izango da lehena, Gailur tabernan, 22:15ean; eta bigarrena zapatuan, Ongi Etorri jatetxean egingo dute, 16:30ean.
Izen-ematea jokatu gura den tokian eman behar da, bikoteko 20 euro ordainduz. Jesus Kortabarria koordinatzaileak gogorarazi du bikoteak antzuolarrez edo antzuolar batekin senitasun lotura duen kanpoko batekin edo Antzuolan lan egiten duen kanpotar batekin ere osatu daitezkeela; inoiz ez bi kanpotarrekin. Horrekin batera, gaineratu du kanporaketa batean bakarrik har daitekeela parte. Asteburuan egingo diren kanporaketatik beste bi bikote sailkatuko dira finalerako. Azken hori hilaren 26an jokatuko da Arin jatetxean, 16:30ean.
Euskal Herriko txapelketa
Bestalde, Antzuolako Mus Txapelketatik garaile irteten diren bikoteak VI. Euskal Herriko Mus Txapelketan lehiatuko dira; hilaren 26an jokatu den finalean eskualdekora zeintzuk joango diren jakinaraziko da. Otsailaren 14, 15 eta 16an herrialdeko kanporaketak izango dira, eta martxoaren 8an, finala.