Espainiako bandera jartzeko derrigortasuna salatu eta omenaldia egin diote ikurriñari

Ane Miren Etxeberria 2014ko urt. 11a, 11:03

Txalaparta hotsez eman zioten hasiera ikurriñaren aldeko ekitaldi xume baina sentikorrari. Aitzol Iturbek bertsoa bota eta dantzari talde batek, ikurrin dantza dantzatu zuen herriko plazan elkartutako herritar talde handiaren aurrean.

Aritz Saidi zinegotziak, Udalaren izenean hitza hartu zuen ondoren, esanez "frankismo garaian ikurriña debekatu eta Espainiar bandera inposatu ziguten. Gaur Franco hil eta 38 utera, espainiar sasidemokraziak euskal herritarroi diguten errespetuaren erakusle, Antzuolako udaletxean,  berriz ere, Espainiako bandera ezartzera behartu gaitu". Horregatik "herritarren borondatearen kontrako inposaketa hau salatu eta geurea denaren aldarrikapena egiteko" batu zirela gaineratu zuen Saidik.

Ondoren, Hodei Letek gitarra hartu eta Zazpiak oihal batetik abestia kantatu zuen herritarrekin batera, plazaren alde batean kokatutako ikurrin handia altxatzen zuten bitartean. Txalo zaparrada handi batekin amaiera eman zioten omenaldiari. Igandean, beraz, Espainiar Gobernutik jasotako agindua betez, Espainiako bandera izango da Udaletxeko fatxadan.

Herritarrek halaber, ikurriñak leihoetan jartzeko deialdiari jarraiki, ikurriñak erosten aritu ziren ekitaldi amaieran. Zeuden guztiak gastatu zirenez, eskaera berria egin eta aste honetan,  Gaztetxean zein Udaletxean ikurrin bat lortzerik izango da 5 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak