Kanpaina Saharar Herriaren lagunen Euskal Elkarteak jarri du abian eta Antzuolan Eskolak, Udalak eta Anelkarrek bultzatzen dute.
Aurtengo kanpainan elikagai hauek jasotzea da helburu: hegaluzea eta sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, lekaleak eta helduentzako pardelak eta konpresak. Produktu hauek eskatzen dira, horiek direlako sahararrentzako elikadura osagarria biltzeko estatu mailan egin den banaketan Euskadiri egokitu zaizkion produktuak.
Elikagaiak, eskolan, Aixa fruta dendan, Eroskin eta Kalebarren dendan jasoko dira urtarrilaren 18ra bitartean.