Aurtengo apustua Ongizate sailean murrizketarik ez egitea izan da eta berau izango da diru gehien izango duen departamentua, totalaren %18,54a. Herritarrei eragiten dieten zergei dagokionez, %1a igoko ditu Udalak.
Inbertsioei dagokionez, zenbait ekimen aurrera eramango dira, besteak beste, eskolako argi faktura txikitzeko asmoz, argiteria aldatuko da eta eraikin prefabrikatuetan aterpe bat jarriko da. Autobusak herritik ateratzeko lanen barruan, bigarren faseari ekin eta bigarren biribilgunea egingo da, herriko koadro elektrikoak aldatzeko partida ere egongo da, eta horretaz gain, baserrietara ur sarea egokitzeko lanek ere diru kopurua izango dute, baita autokonposta egiteko ere. Halaber, futbol zelaian, aterpe bat jartzeko asmoa dago eta Torresoroan jarlekuak jarriko dira. Beraz, nahiz eta murrizketak eman behar izan diren, hainbat kontu aurrera eramaterik izango dira.
Aurtengoan baina, herriko jaiek murrizketa ezagutuko dute. Diru sarreren jaitsiera eta krisialdiak, Ongizatean inbertitzeko eta beste hainbatetan murrizketak izatea ekarri du.
Sail bakoitzak ondorengo diru kopurua izango du:
- Ongizatea: 463.300 euro
- Euskara: 41.000 euro
- Hezkuntza: 80.000 euro
- Hirigintza: 400.000 euro
- Kultura: 88.000 euro
- Kirola: 48.000 euro
- Gazteria: 24.000 euro.
Nahiz eta aurrekontuetan ez den kontenplatzen, soberakinik egoten bada, udaletxean hainbat obra egingo direla jakinarazi zuen alkateak.