Ikurriñari omenaldia egiteko ekitaldiak egubakoitzean

Ane Miren Etxeberria 2014ko urt. 8a, 10:04

"Espainiako bandera ezartzea agindu digutela salatu eta ikurriñari omenaldia egiteko" ekitaldia antolatu du Udalak egubakoitz honetarako. Arratsaldeko 19:30etan izango da ekitaldia, herriko plazan eta herritar guztiei bertan parte hartzeko deia luzatu dute Udaletik.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzatik jasotako agindu baten haritik eta helegiteen bitartez bide administratiboak agortu ostean, Espainiako bandera jarriko da Udalean domeka honetan, hilak 12. Hori dela eta, "Gobernutik datorkigun inposaketaren aurrean" Antzuolako Udalak azalpenak eman nahi izan dizkie herritarrei, izan ere, bandera ez jartzeak ondorio latzak izan ditzake, besteak beste inhabilitazioa eta isun ekonomikoak. Beraz, Udalak "inposaketaren aurka agertzen diren alderdi politikoei, nazio mailako estrategia adostu dezatela" eskatu die eta halaber, herritarrei deia egiten die ikurriñaren aldeko omenaldian parte hartzeko eta "ezadostasuna adierazteko etxeetako lehioetan ikurriña jartzeko urtarrilaren amaierara arte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak