Urtarrilaren 10ean hasiko da Antzuolako Mus Txapelketa

Ubane Madera 2014ko urt. 2a, 13:24

Antzuolako Mus Txapelketako iazko irabazleak, erdian alkatea dutela.
Lau kanporaketa jokatuko dituzte: urtarrilaren 10ean, 12an, 17an eta 18an. Finala, berriz, urtarrilaren 26an izango da. Izenematea zabalik dago, bikoteko 20 euro ordainduta.

Bikoteak herritarrek bakarrik, edo herritarrek eta haren senide den kanpotar batek edo herritar batek eta Antzuolan lan egiten duen kanpotar batek osatu ditzakete. "Inoiz ez bi kanpotarrek", azpimarratu dute antolatzaileek.

Izena non eman

Kanporaketak, esandako moduan, bihar zortzi, urtarrilaren 10ean hasiko dira. Mox tabernan 22:15ean da lehena; bi egun geroago, berriz, Eperra elkartean, 16:30ean jokatuko dute bigarrena. Hurrengo barikuan (urtarrilaren 17n) Gailur tabernan da hitzordua, 22:15ean, eta azkenekoa zapatuan, urtarrilaren 18an, jokatuko dute, 16:30ean, Ongi Etorri jatetxean. Finala, berriz, urtarrilaren 26an, 16:30ean jokatuko dute, Arin jatetxean.

Txapelketan parte hartzeko izena jokatu nahi den tokian bertan eman beharko da. Hori bai, kanporaketa bakarrean parte hartu ahalko da, eta kanporaketak egiteko gutxienez lau bikote izan behar dira lehian.

Finala bukatu eta berehala sariak eman eta jakinaraziko dute zeintzuk joango diren herrialdeko txapelketara.

Sariei dagokienez, oroigarri bana, txapelak eta bestelako opariak iragarri dituzte antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak