Urte berriari ongi etorria ganoraz emateko, Arrola mendira igoko dira antzuolarrak

Jagoba Domingo 2013ko abe. 27a, 12:00
Pasa den urtean elkartu zen taldea.
Ohiturari eusteko, urtero legez, Arrola Mendizale Elkarteak Arrolara mendi ibilaldia antolatu du urtarrilaren lehenengorako.

Urtero sasoitsu hasteko, hainbat antzuolar eguaztenean 9:00etan Herriko Plazan elkartuko dira Arrolara igotzeko. Arrola Mendizale elkartekoek, herritar guztiei luzatu diete gonbitea, urte berriko lehenengo goizean mendiaz gozatzeko. Arriola gainera iritsi baino lehenago, Argileku etxolan geldialdia egingo dute salda edan eta txorixoa jateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak