Sagastiko biribilgunea zabalik dago gaurtik

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 23a, 11:19

Udal arduradunak eta lur-jabeka biribilgune berriaren aurrean.
Sagastiko biribilguneko lanak dagoeneko bukatuta, gaur, astelehena, ireki dute ofizialki trafikora. Biribilgune berriak hainbat aldaketa eragingo ditu herriko autoen zirkulazioan eta baita garraio publikoan ere.

Garraio pubilkoari dagokionez, Olaran ondoko geralekua kendu egingo da eta Sagastin, biribilgune parean jarriko da. Eta horixe izango da geraleku bakarra, norabidea edozein dela ere. Antiguako geralekua erabiltzen zen, Bergarako eskolakoen joan-etorriak egiteko, baina hemendik aurrera bertan behera geratuko da.

Zumarragatik Bergarara doazen autobusak Sagastiko sarbidetik sartuko dira eta biribilgunean buelta eman ostean, geldialdia egin eta herritik irtengo dira berriz. Bergaratik Zumarragara doazen autobusak, berriz, Sagastiko sarbidetik sartuko dira eta, biribilgunetik, beherantz joango dira. Eskola ondotik Buztinzuritik gora joan, eta Antiguako bidegurutzetik irtengo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak