Kantuan egingo diete ongi etorria Olentzero eta Mari Domingiri

Iure Eizagirre 2013ko abe. 23a, 11:07
Gabonak ospatzen hasteko familia eta ingurukoekin batu aurretik Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria eman beharra dago eta Antzuolan bihar izango da horretarako aukera, 18:30etik aurrera.

Aurten, gainera, hainbat aldaketa izango dira euren etorreran: Olentzero eta Mari Domingi San Josen egongo dira eta herritarrek zein txalapartari eta txistulariek Sanjosepetik beharrean, Kanpo beltzetik deituko diete adarra eta karakola jota. Bi pertsonaiak antortxadun lagunekin jaitsiko dira.

Idien gurdira igotzen direnean kalejira hasiko da eta bi geldialdi egingo dituzte: Lapatzetxeberrin eta Kalebarrenen. Geldialdi bakoitzean Horra Mari Domingi eta Olentzero begi gorri abestuko zaie. Kalejira plazan amaituko da eta han egingo da ekitaldi nagusia. Euria egiten badu, berriz, eskolako patiora lekualdatuko dute amaierako ekitaldia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak