Txistorrada egin du Landatxope erretiratuen elkarteak

Iure Eizagirre 2013ko abe. 21a, 20:19

Santo Tomas eguna izanik, ospakizunerako aitzakia ezin hobea topatu dute gaurkoan Landatxope erretiratuen elkartekoek. Txistorrada egin dute eta oso harrera ona izan du herritarren artean, 70 lagun izan dira-eta txistorra jaten.

Txistorradaren ostean, abenduaren hasieran jokatutako karta txapelketako sari-banaketa egin dute. Punttuan Juanita Zabalo eta Miguel Jauregi izan ziren irabazleak, briskan Mari Kruz Lezeta eta Nieves Saralegi, tutean Mariano Urrutxi eta Felix Alonso, eta musean, azkenik, Manuel Garitano eta Miguel Jauregi.

Gaurko ospakizunei amaiera emateko kina saioa egin dute.

Gabonen atarian, datozen egunak ongi pasatzea opa diete Landatxope elkartekoei erretiratuei nahiz Antzuolako herritarrei.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak