Horrez gain, hainbat gai landuko dituzte gaur: egun Gaztetxearen jarduera aurrera eramateko lanean dabiltzan talde bakoitzaren egoera zein den, 2014ari begira zer duten egiteko, Topaturen harpidetza prozesuarekin bat egin edo ez, Urretxu-Zumarragako gaztetxearen egoera eta otsailerako aurreikusita dauden berdintasun tailerrak.
Hausnartu eta erabakiak hartu ostean, dibertsiorako unea helduko da, 22:30etik aurrera Bagauda talde oñatiarrak eta Urgatz bermeotarrak kontzertua emango dute-eta.