Euskal Herriko Unibertsitatea eta Aernova enpresa ere sartu dira IK4-Teknikerren patronatuan, Goizperrekin aldi berean.
Inkorporazio horiekin, IK4-Teknikerrek bere gobernu-organo nagusietako bat indartu du. Arduradunen esanetan, Goizper eta Aernova "euskal industriako enpresa erreferenteak dira", eta Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzan duten aktibitatea azpimarratu dute.
IK4-Teknikerrek industriara bideratzen ditu bere ikerkuntza eta teknologiako baliabide gehienak. EHU patronatuan sartzea "erabaki estrategikoa" da, arduradunek esan dutenez, mundu akademikoaren eta enpresa-munduaren arteko "lotura" delako.
Fagor Automation eta Lazpiur
Honako beste patronoak ditu IK4-Teknikerrek erakunde publikoen artean: Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila; Gipuzkoako Foru Aldundia; Eibarko Udala; Armeria Eskola eta haren ikasle ohien elkartea; eta Debegesa.
Patronatuko enpresen artean, Debagoieneko beste bi daude: Fagor Automation eta Lazpiur. Horiez gain, Alfa Lan, Etxe Tar, Gamesa, Goratu, Ibermática, Kutxa, Maser eta Zigor.