Autobusek herri barrutik igaro beharrik ez izateko asmoz egin dute Sagastiko biribilgunea eta ondorioz, orain arte Olaran etxearen ondoan egon den geralekua gune horretarako lekualdatuko dute. Astelehenetik aurrera, beraz, biribilgune parekoa izango da geraleku bakarra, norabidea edozein dela ere.
Zumarragatik Bergarara doazen autobusak Sagastiko sarbidetik sartuko dira eta biribilgunean buelta eman ostean, geldialdia egin eta herritik irtengo dira berriro. Bergaratik Zumarragara doazen autobusak, aldiz, Sagastiko sarbidetik sartuko dira eta, biribilgunea aprobetxatuta, beherantz joango dira. Eskola ondotik Buztinzuritik gora egin eta Antiguako bidegurutzetik irtengo dira ondoren.