Astelehenean irekiko dute Sagastiko biribilgunea

Iure Eizagirre 2013ko abe. 17a, 15:38

Urriaren 7an hasi zituzten Sagastiko biribilgunearen obrak eta aste honetan egingo dituzte azken lanak. Hori horrela, datorren astelehenean irekiko dute biribilgune berria eta horrek hainbat aldaketa eragingo ditu herriko trafikoan zein garraiobide publikoetan.

Autobusek herri barrutik igaro beharrik ez izateko asmoz egin dute Sagastiko biribilgunea eta ondorioz, orain arte Olaran etxearen ondoan egon den geralekua gune horretarako lekualdatuko dute. Astelehenetik aurrera, beraz, biribilgune parekoa izango da geraleku bakarra, norabidea edozein dela ere.

Zumarragatik Bergarara doazen autobusak Sagastiko sarbidetik sartuko dira eta biribilgunean buelta eman ostean, geldialdia egin eta herritik irtengo da berriro. Bergaratik Zumarragara doazen autobusak, Sagastiko sarbidetik sartuko dira eta biribilgunea aprobetxatuta, beherantz joango dira. Eskola ondotik Buztinzuritik gora egin eta Antiguako bidegurutzetik irtengo dira.

Utzitako lursailak

Udal korporazioak jakinarazi duenez, "zenbait herritarrek euren lursailak utzi dituztelako izan da posible obra hau egitea". Eta Kontxi Agirreurreta, Ormazabal familia eta Ortuibar eraikuntza enpresari esker-ona adierazteko asmoz, eurekin elkartuko da Inma Beristain alkatea obra erakusteko. Bihar izango da hitzordua, 12:00etan.

Autobusa Bergaratik Zumarragara 

 Autobusa Zumarragatik Bergarara

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak