Gaur irekiko da Xinkonako ikastaroetan izena emateko epea

Iure Eizagirre 2013ko abenduaren 16a

Urtarrilean hasiko dira berriro Xinkonako haurrendako eskulan ikastaroak baina gaur irekiko da izena emateko epea. Abenduaren 24a bitartean egin ahal izango dute izen-ematea eskulanak egiten ikasi nahi duten haurrek.

Ohi moduko ikastaroak izango dira eta josten, puntua eta kakorratza egiten ikasiko dute txikienek. Helduagoek, berriz, gauza ezberdinak egingo dituzte berrerabilitako materialekin.

2014ean 4 urte beteko dituzten haurrek eta hauek baino zaharragoek hartu ahal izango dute parte ikastaroetan. Izena emateko Xinkonara bertaratu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak