Dozenatik gora herritar izan ziren kontsumo taldea eratzeko hitzaldian

Iure Eizagirre 2013ko abenduaren 12a

Kontsumo taldearen inguruko hitzaldira gerturatu ziren herritarrak.
Herrian kontsumo taldea sortzeko asmoz, bilera egin zuten atzo Olaran etxean. Gipuzkoako kontsumo taldeen koordinazioan esperientzia duen Leo Argotek hitzaldia eman zuen kontsumo taldeen nondik norakoak azaltzeko.

Kontsumo taldeek dituzten onurak azaldu zizkien Olaranera gerturatutako dozenatik gora herritarrei. Besteak beste, kontsumitzen diren produktuen ekoizleekin harreman zuzena izatea eta nahi diren produktuak adostu ahal izatea azpimarratu zuen Argotek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak