'Eguzkilore' antzezlana bertan behera geratu da

Iure Eizagirre 2013ko abenduaren 13a

Antzuolako Gaztetxeak 'Eguzkilore' antzezlana zuen iragarrita gaur gauerako. Antzezlana eskaini behar zuen Hortzaka taldeko kideetako batek, baina, osasun arazoak izan ditu eta bertan behera utzi dute emanaldia.

Ane Arenas eta Erika Olaizola aktore azpeitiarrek sortu eta taularatutako obra da Eguzkilore, eta kritika eta umorea uztartzen ditu. Gizarte honetako edonori gerta dakiokeen istorioa kontatzen du bi gazteek sortutako 15 minutuko lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak