2013/02/08 - 2013/02/10 01:00

Aratuste festa, egitaraua

Antzuola

 

Otsailak 8, ostirala
- Inauteri ospakizuna, eskolan. Txokolate eta torrada jana, 16:00etan
- Xalto, brinko eta korri pailazoak. 17:30ean, Torresoroan.
- Pilota: udaberri txapelketa. Larruzko paleta: Olalde VS Landare. Pilotalekuan, 20:00etan.

Otsailak 8, barikua, Gaztetxean

Illuntzeko 19:00tan poteo musikatua
21:30ean afairia. Jendea mozorrotuta etortzera gonbidatzen dute. Ondoren Playback gaua, bakoitzak kantu bat aukeratu eta... "kantura"!

Otsailak 10, domeka

Inauteri ospakizuna, Oinarinen antolatuta.

10.00- Dantzarien kalejira. Bi talde ibiliko dira kalean zehar, bat Plazatik gora, bestea Plazatik behera: talde batek sorgin dantza egingo du. Talde horrekin batera ibiliko dira hartza, tximinoa eta domadorea. Tximinoa bakarrik Antzuolan irtetzen den pertsonaia da. Beste taldeak dantza hauek egingo dituzte: Iribas, txapeloas, ptxit eta Bandarain.

12.30- Plazako saio nagusia: Umeen saioa. Helduen saioa: Iribas eta sorgin dantza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak