2013/01/18 23:30

Los Cretinos eta ZZ Blues Band, kontzertua

Gaztetxean, Antzuola

Garage eta blues doinuak entzuteko aukera aparta. Arrasateko Los Cretinos laukoteak Addictus Sonitus lan berria aurkeztuko dute 22:30etik aurrera. "60ko hamarkadako punk doinuetan oinarritutako diskoa egin dugu", azaldu digute. "12 kantu, 12 istorio eta 12 emozio dira, punk eta garagearen irabigailutik pasatutakoak". Gaztetxeko agertokira, ZZ Blues Banda soraluzearrak ere igoko dira. Musika beltza euskal ukituarekin, giro ona, eta dantzarako parada polita. Rhythn & Blues giroko emanaldia eskainiko dute.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak