2012/12/01 10:00 - 13:30

Sortu eratzeko lehen herri batzarra

Olaranen, Antzuola

Datozen hilabeteetan Sortu alderdi politiko berriaren oinarriak –ideologikoak zein antolaketari dagozkionak– erabakitzeko prozesua burutuko da. Horretarako, hiru eztabaida nagusi egingo dira oinarri ideologikoari, ildo politikori eta antolaketari dagozkienak. Eta, barne hauteskundeak egingo direla azaldu dute. Lehen batzarra, abenduaren 1ean,  zapatuan,  egingo da, 09:00etatik 12:30ak bitartea, Olaranen. Bertan, Sorturen Oinarri Ideologikoak eztabaidatuko dira.

"Bizi dugun une politiko erabakigarrian, eta baita aurrera begira ere, gizarte eta nazio eraldaketarako tresna izango dugu Sortu", diote kideek. "Tresna hori ahalik eta eraginkorrena izan dadin, beharrezkoa da guztion artean norabidea eta helburuak markatu eta antolaketa eredua erabakitzea. Hausnarketa sakon honetan parte hartzera animatu nahi ditugu antzuolarrak ere".

Lehen batzarra, abenduaren 1ean,  zapatuan,  egingo da, 09:00etatik 12:30ak bitartea, Olaranen. Bertan, Sorturen Oinarri Ideologikoak eztabaidatuko dira. Behar duenarentzat haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak