2012/03/20 20:00

Grimm anaien ipuin saio birtuala Torresoroan

Grimm anaien ipuin saio birtuala Torresoroan
Torresoroan, Antzuola

Ahozko Kontaketaren Nazioarteko eguna ospatuko da hilaren 20an, martitzenean. Horren harira, Oihulari Klownek ikuskizuna egingo du Torresoroan 19:30ean. Familia guztiarendako euskarazko ipuinak entzuteko eta bizitzeko aukera izango da lehenik zenbait ipuin kontalariren eskutik. Ondoren, helduendako gaztelerazko ipuinak eskainiko ditu Virginia Imazek.
Aurten gainera, Grimm anaiek Cuentos para la infancia y el hogar (1820) liburua argitaratu zutela, 200 urte bete dira. Hala, Grimm anaien ipuinak hizkuntza ezberdinetan kontatuko dituzte. Saio birtuala izango da, izan ere, ipuin horiek grabatu egingo dira  eta ondoren, nazioarteko webgunean jarriko dituzte beste herrialdeetako grabaketekin. Norberak nahi duen hizkuntzan eta hizkuntza horren kultura ezaugarriekin kontatzeko aukera izango du publiko aurrean. Ateak zabalik dituzte ekimen honetan parte hartu gura dutenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak