2012/02/20 18:30
Odola emateko deialdia eguraldi txarragatik eta elurragatik atzeratu egin behar izan zuten pasa den hilaren 2an. Ondorioz, Antzuolako Odol Emaileen Elkarteak dei egin die antzuolarrei astelehenean, otsailaren 20an, 17:30ean, Olaranera joan eta odola emateko. Bada, bi baldintza bete behar dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Lehen aldiz doazenek osasun-galdeketa bete beharko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.