2012/01/31 21:15

Aratusteetako dantzen entseguak

Antzuola

Hilaren 31n, martitzena, egingo da Aratusteetako dantzen lehen entsegua. Aratusteak bitartean, martitzenero egingo dira entseguak Torresoroan, 20:15ean. Batetik Sorgin dantza egingo da. Bestetik, herritar talde batek, iaz egin ziren dantza berberak egingo dituzte: Pxit, Barañain eta Ryam polka’s (txapeloa). Oso dantza errazak direla azaldu dute antolatzaileek. Hala, dantzarako gogoa dutenek, neska zein mutil, parte-hartzera animatu nahi ditu Oinarin dantza taldeak. Aurten otsailaren 19an, domekan, ospatuko dira Antzuolan Aratusteak.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak