2012/01/20 - 2012/01/29 21:15

Herriko mus txapelketa

Herriko tabernetan, Antzuola

Urtarrilaren 20an, 20:15ean, jokatuko da Mox tabernan Antzuolako mus txapelketako lehen kanporaketa. Bigarrena zapatuan, 16:30ean, Arin jatetxean jokatuko da. Eta domekan, berriz, hirugarren kanporaketa jokatuko da Eperra elkartean.

Hurrengo astean azken aukera bat egongo da parte hartzeko egubakoitzean, urtarrilak 27, 10:15ean Gailur tabernan.

Kanporaketa batean parte hartu daiteke eta zortzi edo lau erregetara jokatu bikoteen akordioz, kanporaketa hauetatik sailkatutakoekin urtarrilaren 29an, domeka, jokatuko da herriko finala Arin jatetxean. Bertan sari-banaketa eta lurraldeko txapelketara joango diren bikoteak hautatuko dira.

Lurraldekoaren ondoren Euskal Herrikoa etorriko da; horietara joan ahal izateko aukera bakarra herrian sailkatzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak