2011/09/28 - 2011/10/18 14:38

Herriko armarria-sinboloa aldatzeko ideia lehiaketa

Udaletxea, Antzuola

Lehiaketan edozeinek har dezake parte eta marrazki bat aurkeztu beharko da, marrazki horren azalpenarekin batera. Teknika librea izango da eta diseinuari baino garrantzi handiagoa emango zaio ideiari berari.

Epaimahaiak kontuan hartuko ditu aurkeztutako ideiaren kalitatea eta zuzentasuna, orijinaltasuna, berrikuntza eta horrez gain, Kudeatuz prozesuko baloreak eta balore horien esanahiak kontuan hartu beharko ditu ideiak.

Lanak Antzuolako udaletxean aurkeztu beharko dira urriaren 17ra arte. 800 euroko saria egongo da ideia onenarendako.

Informazio gehiago: www.antzuola.com

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak